COVID19-ren aurrean enpresa-gida 19

Arabako enpresa txiki eta ertainentzako eta autonomoentzako laguntzei buruzko informazio guztia leku bakar batean

ACELERA PYME Plana

Aholkularitza Finantzaketa
Estatuko Gobernua - RED.ES E.P.E.

ETEei eta autonomoei COVID-19k beren jardueran duen eragina arintzen laguntzeko, Acelera Pyme ataria jarri da abian, Red.es enpresa-erakunde publikoaren bidez. Elkarlanerako plataforma hori publikoa da, eta bere irtenbideak eta tresnak enpresa txiki eta ertainen eta autonomoen eskura jarri nahi dituzten eragile guztiei irekita dago.

Irtenbide teknologikoak aurkitu ahal izango dira beren jarduerari eusteko eta eraldaketa digitaleko eta urrutiko laneko prozesuetan aurrera egiteko, zibersegurtasunaren arloko tresnak eta aholkuak, eta abar. Kolaboratzaileen zerrenda bat ere badu, interesdunek haiekin erraz harremanetan jartzeko aukera izan dezaten, bai eta eskura dituzten finantzaketa-tresnak ere.

Lotura interesgarriak