COVID19-ren aurrean enpresa-gida 19

Arabako enpresa txiki eta ertainentzako eta autonomoentzako laguntzei buruzko informazio guztia leku bakar batean

Enpresa txiki eta ertainentzako eta autonomoentzako laguntzak, udalerriko establezimenduak ixtean diru-sarrerarik ez izatea arintzeko

Finantzaketa
Eskaera apirilaren 8ra arte
Bestelakoak - Gaubeako Udala
Aurrekontua: 150.000 €

Alarma-egoeragatik behartuta dauden Gaubeako udalerriko establezimendu eta enpresak ixtean diru-sarrerarik ez izatea arintzea du helburu. Gehienez 5.000 €emango dira autonomoen kasuan, eta 20.000 €enpresen kasuan, eta 5 urtean itzuli beharko zaizkio Udalari, interesik gabe. Lehen kuota 2021eko urtarrilean. Jarduerak: tabernak, jatetxeak, gizarte-etxeak, landetxeak, kanpinak, eta ETE bateko edo autonomo bateko beste edozein, bere jarduera gauzatu ezin izan badu.

Lotura interesgarriak