COVID19-ren aurrean enpresa-gida 19

Arabako enpresa txiki eta ertainentzako eta autonomoentzako laguntzei buruzko informazio guztia leku bakar batean

Arabako Foru Aldundiak garatu du zerbitzu hau, lurraldeko eragile ekonomikoekin elkarlanean. Administrazio desberdinek krisiak ETEengan eta autonomoengan dituen ondorioak arintzen laguntzeko abian jarritako neurrietarako sarbidea erraztu nahi du, irispide erosoko sistema batean informazio eguneratua zabalduz.

Zure eskura jartzen dugu aholkularitza pertsonalizatuko zerbitzu bat, zure datuak formulario honetan emanez.
Zerbitzu hori ekimenarekin elkarlanean ari diren erakundeetako profesionalek ematen dute, Arabako kuadrilletako talde teknikoarekin batera.

Era berean, gure berritasunen buletinean harpidetzeko aukera duzu, interesatzen zaizun informazioa zure posta elektronikoan eguneratuz. Eskerrik asko zure laguntzagatik, zerbitzu hau interesdunen artean zabalduz eta iradokizunen postontzi honetan zure hobekuntza-proposamenak helaraziz.