COVID19-ren aurrean enpresa-gida 19

Arabako enpresa txiki eta ertainentzako eta autonomoentzako laguntzei buruzko informazio guztia leku bakar batean

Thomas Cook finantzaketa-lerroa zabaltzea

Finantzaketa
Turismo sektoreko enpresak eta autonomoak
Estatuko Gobernua - Industria, Merkataritza eta Turismo Ministerioa
Aurrekontua: 201.380.000 €

Thomas Cook enpresa-taldearen kaudimengabezia-prozedurak irekitzearen ondorioak arintzeko premiazko neurriak onartzen dituen urriaren 11ko 12/2019 Errege Lege Dekretuaren 4. artikuluan aurreikusitako finantzaketa-lerroa errege lege-dekretu honen lehenengo xedapen gehigarrian zehaztutako sektore ekonomikoetan sartuta dauden eta egoitza soziala Espainian duten enpresa eta langile autonomo guztietara zabaltzen da. Gehikuntza hori jasota dago COVID-19ren inpaktu ekonomikoari erantzuteko premiazko neurriak onartzen dituen martxoaren 12ko 7/2020 Errege Lege Dekretuaren 12. artikuluan.

Lotura interesgarriak